XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iritsi zenean, nolabait, Thornton jaunak lepotik heldu zion.

Hansek, badaezpada ere, soka zuhaitz bati lotu zion.

Biak hasi ziren tiraka.

Buck eta Thornton urazpian galdu ziren.

Besteak berriz, sokatik tiraka.

Noizbait, lortu zuten biak zokoraino eramatea.

Thornton erdi itota zegoen.

Bere lagunak astindu zuten, ahoz behera etzan zuten, eta aurretik atzera, atzetik aurrera, bultzatzen zioten.

Zuzpertu zenean, bere lehenengo begirada zakurrarentzat izan zen.

Hau hilda bezala zegoen lurrean.

Piskana piskana animatu zen.

Thorntonek begiratu zion, aztarrikatu zizkion bazterrak.

Hiru saihets hautsiak aurkitu zizkion.

Eta gero esan zuen: - Egina dago, gaur hemen geldituko gara.

Hemen jarriko dugu kanpamentua.

Eta han egon ziren, Buck indartu eta sendatu zen arte.

Negu hartan, Buck zakurrak beste hazaña (balentia) latz bat egin zuen Dawson aldean.

Orduz gero, bere izena Alaska guztian oso entzuna izan zen.